Jakina da azpiegitura eta zerbitzu publikoen balioaren errekonozimenduak, azpiegitura eta zerbitzu hauen mantentze eta hobetzetik etorri behar direla.
Sigma auzoa:
Bizilagunekin izandako bileran, auzoko espaloien, lurzoruaren, eskaileren eta abarren irisgarritasun eta mantentze arazo handiak ezagutu eta egiaztatu ahal izan genituen. Horretaz gain, ibilgailuak auzo barrura sartzea ia ezinezkoa dutenez, asko dira eragiten diren zailtasun eta eragozpenak, batez ere mugikortasun arazoak dituzten bizilagunei.
Hirigintzako arduradunari auzotarren eskaera hauek jakinarazi ondoren, ahalik eta lasterren konponbidean jartzea espero dugu.
P. Muguruzako eskolak:
Azken astean iragarri bezala, EH Bilduk herritarren parte-hartze prozesu zuzen batetarako proposamena aurkeztu genuen otsaileko hirigintza batzordean, udal honetan indarrean dagoen araudian oinarrituta.
Proposamen horren berri emateko prentsaurreko bat antolatu genuen Muguruzako eskoletan bertan, herritarrek eskola hauen etorkizuna, prozesu demokratiko eta ireki baten bidez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko.
Martxoaren 8ko mozioa:
Gobernu-taldeak azken udalbatzarrean aurkeztutako adierazpenak ez zion heltzen egungo zaintza sistemaren azterketari eta gobernantza feministaren analisiari.
Gure aurreko argitalpen batean iragarri bezala, EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen guztiok dugun zaintzarako eskubidea erantzukizun kolektibo gisa ere planteatuz.
Ez da sinesgarria zerbitzu publiko komunitarioei buruz aritzea, kudeaketa pribatuari lehentasuna ematen zaion bitartean. Ez da koherentea mugimendu feministak antolatutako A30eko grebari babesa eman ez, eta hiru hilabete ondoren EAJ-PSE bikoteak adineko emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituen adierazpen bat aurkeztea.
EH Bildu abstenitu egin zen udal gobernuaren adierazpenaren bozketan, eta EAJk eta PSEk gauza bera egin zuten gure bozketan. Ondorioz, bi mozioak onartu egin ziren