AKTUALITATEA


| 2020-03-04 09:27:00

 

 

Olaizagako igerieku berrien proiektuak hainbat hutsune dituela eta herritar guztiek erabiltzeko moduan ez dagoela ondorioztatu du Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Elkartu Federazioak. Duela aste batzuk, eskaera aurkeztu zuen EH Bilduk Udaleko Lurraldetasun Batzordean, igerileku berrietan pertsona guztuetan irisgarritasuna bermatzea eskatzeko. Hala, besteak beste arrapala jartzea eskatu zuen. Era berean, mugikortasun arazoak dituzten herritarrekin harrametan jartzeko eskatu zion Udal Gobernuari ezker subiranistak. 

 

Hortik aurrera, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazioarekin, Elkarturekin, harremanetan jarri zen EH Bildu. Elgoibarko igerileku berrien proiektuaren gaineko azterketa egin du Elkartuk. Ondorioetan argi ikusten da proiektuak ez dituela irisgarritasun arauak betetzen: 

 

- Ate guztietan beharrezkoa da 90 zentimetroko tarte librea izatea, eta proiektu honetan, kasu batzuetan, 70 zentimetro besterik ez daude. 

- Komunean 80 zentimetroko tarte librea behar da, eta kasuren batean 66koa besterik ez dago. 

- Konketaren kasuan, 50 zentimetroko sakonera behar da, eta kasuren batean 30 zentimetro baino ez dituzte, ez duelarik bermatzen aurrez aurre gerturatzea. 

- Aldageletan, 1,80 metroko zirkulu bat sartzeko aukera egon behar da, eta gure kasuan 1,50 metro baino gehiago ez dago banakako aldageletan. 

- Horrez gain, beste aholku batzuk ematen dituzte konketetako txorrotei buruz, zokaloen altuerari buruz, aldageletako eserleku egokiei buruz, ez labaintzeko lurrari buruz, armairuek izan behar duten altuerari buruz, … 

Igerilekuko sarbideari dagokionez, txostenean aipatzen da gai delikatua dela, pertsona guztien irisgarritasunaz ari garelako, irisgarritasun unibertsalaz, eta pertsona guztiek daukagulako eskubidea igerileku publikotaz zein beste edozein azpiegiturataz gozatzeko. Igerilekuen kasuan oraindik eta gehiago, igerilekuan egin daitezkeen ariketak errehabilitazioan lagungarri izan daitezkeelako. 

Arlo honetan, premisa bakarra aipatzen dute txostenean: edozein pertsona gai izan dadila igerilekua erabiltzeko modu autonomoan, beste inoren laguntzarik gabe. 

Hemen ez du aipatzen igerilekuak izan ditzakeen gabeziak, baina txostenean 3 aukera ezberdin aipatzen dira: 

 

1. Alboko arrapala 

2. Traslazio bertikaleko plataforma 

3. Garabi polipastoa 

4. Bestelako garabiak: kasu honetan aipatzen du normalean kendu egiten direla, eta erabiltzaileak berriz jartzeko eskatu behar duela, horrek bere autonomia mugatuz. 

Beraz, ikusten da hemen ere badagoela eztabaidatzeko aukera, eta erabiltzaileekin aukera onena zein den definitzeko lanketa beharra 

Hori dela eta, Udal Gobernuari eskatzen diogu aintzat har dezala Elkartu Federazioak egindako zuzenketak aintzat har ditzala, modu horretara elgoibartar guzti-guztiek erabiltzeko modukoak izateko eta inor bazterrean ez uzteko. 

Elkartu Federazioak egindako eskaera guztiak aintzat hartzeko, egindako txostena eta gure eskaerak erregistratu ditugu, gaur bertan, Elgoibarko Udalean.