Ekaina, berdintasuna, justizia eta eskubide indibidualak zein kolektiboak eskatzeko hilabetea izan da, eta herritarren parte-hartzea, borroka horietan aurrera egiteko mekanismoa.
- Indarkeria matxista:
Ekainaren hasieran berriro mobilizatu behar izan genuen Elgoibarren, aste berean gizon batek emakume bati eraso ziolako eta beste batek adingabe bat hil zuelako Bilbon. 2025ean Euskal Herrian eraildako 4. emakumea izan zen.
- Gure Eskuren manifestazioa:
Ekainaren 7an milaka subiranista eta independentista bildu ginen Bilbon Gure Eskuk deitutako manifestazioan, "Herri libre bat" lelopean, autodeterminaziorako dugun eskubidea aldarrikatzeko.
- Ekainak 28, LGTBI+ nazioarteko eguna:
LGTBI+ kolektiboak jasaten dituzten eraso eta diskriminazio egoeren gorakada kezkagarria da. Ekainaren 24ko osoko bilkuran aniztasunaren eta LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko adierazpen instituzionala onartu zen, benetako berdintasunean aurrera egiteko balioko duelakoan.
- Auzoz-auzo dinamika:
Ekainaren 18an Urazandiko bizilagunekin bildu ginen. Eskertzekoa izan zen bertaratutako bizilagunen parte hartzea. Auzokideak helarazitako aldarrikapenak eta eskaerak uztailaren 15eko Lurralde Batzordean aurkeztuko ditugu.