AKTUALITATEA


| 2020-03-20 09:49:00

Krisi honek, edozein krisi bezala, behar handiena duten pertsonak kaltetuko ditu gehien, egoera zaurgarrienean daudenak. Horregatik uste dugu administrazio publikoei dagokiela pertsona eta kolektibo horiengan pentsatuz hartzea neurriak, egoera ahalik eta eramangarriena egiten saiatzeko. 

Elgoibarko Ehbildun hasiera-hasieratik jarri ginen Elgoibarko Udal Gobernuari laguntzeko prest, proposamen ezberdinak eginez. 

Poztu gaitu, gaur, martxoak 19, Elgoibarko udalaren web gunean irakurtzeak Elgoibarko Udalak neurri fiskalak hartuko dituela koronabirusaren eragin ekonomikoa arintzeko udalerrian. 

Poztu gaitu Elgoibarko udal gobernuak guk proposatutako ideia batzuk ere aintzat hartzeak, baina uste dugu benetan beste neurri batuk ere hartzea beharrezkoa dela, eta horretarako gure prestutasuna adierazten dugu berriz ere. 

Horregatik uste dugu, martxan jarritako neurri horietaz gain, Elgoibarko udal gobernuak Krisi Mahaia eratu beharko lukeela, Ehbilduk alkateari idatziz proposatu bezala, beste gai batzuren artean: 

- Arrisku handiena duten edo premia bereziak dituzten herritarren zaintza beharrei erantzuteko sortu den boluntario sarearen ardura hartzeko 

- Zergen suspentsio edo atzeratzearen inguruko hausnarketa eta azterketa ekonomikoa, aurrerago behar diren erabakiak hartu ahal izateko. 

- Krisi honek familia, merkataritza establezimendu txiki eta ostalariei sor diezaiekeen galera ekonomikoei aurre egiteko diru-laguntzak abian jartzeko 

- … 

Beraz, dei egiten diogu Udal Gobernuari Krisi mahai hori eratzeko, Elgoibarko udalean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiak bertan egonik, eta gainera Gizarte zerbitzuetako, berdintasuneko, babes zibileko, udaltzaingoko eta boluntarioen sareko ordezkariak, denen artean ahalik eta neurri adostuenak eta eraginkorrenak bideratu ahal izateko. 

 

 

 

Uste dugu udal gobernuak hartu dituen neurri hauek hasiera bakarrik direla, baina beste neurri batzuk era hartu behar ditugula udal bezala, eta horretarako ezinbestekoa da kolektibo kaltetuekin elkarlanean aritzea, merkatariekin, ostalariekin, gizarte zerbitzuetako erabitzaileekin, … Soilik beraiekin elkarlanean lortuko ditugu erabaki egokiak mahaigaineratzea. 

Ez dugu lerro hauek amaitu nahi gure elkartasunik beroenak azaldu gabe krisi honetan lanean buru-belarri ari diren kolektibo guztiei gure elkartasun handiena azaldu gabe, bereziki ospitaletan arrisku pertsonala hartuz lan egiten ari diren osasungintzako profesional guztiei, eta bereziki atzo hil zen erizainaren familia eta lagunei. 

Eskerrik asko, eta animo guztiei. Denok batera lortuko dugu, herri bezala, egoera larri honetatik ateratzea,