AKTUALITATEA


| 2019-05-20 17:21:00


Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur gure deialdiari erantzuteagatik.
Gaur hona gonbidatu zaituztegu ehbilduk azken hilabeteotan aurrera eramandako egitasmo baten balorazioa egiteko, “Auzoz auzo” egitasmoa.
Ehbildun sinetsita gaude gardentasuna izan behar dekla udalaren ezaugarri nagusietako bat, eta horregatik jarri genuen martxan egitasmo hau, herritarrekin gertuko harremana izateko eta beraien kezkak beraien ahotik entzuteko. Eta benetan arrakastatsua izan da ekimena. Zenbaki borobilak aipatuz:
- 6 bilera egin ditugu momentuz (Altzola, San Roke, Sigma, Urazandi, San Pedroko etxeak eta Santa Ana kalea).
- Bileretan gure taldeko 12 lagunek parte hartu dugu
- Bilera guztien artean 100 herritar inguru gerturatu dira beraien ekarpenak egitera.
Hauek dira ekarpen zehatzak
1. ALTZOLA (2019.04.03)
Kezka nagusiak: orokorrean ahaztuak sentitzen dira. Gai asko daude eta ez dira konpontzen. Auzoko ekipamenduak direla eta kezkatuta daude Altzolatarrak (ez daukate ez gasik eta esta zuntz optikorik ere). Baina, hala ere, bere kezka nagusiena, bere lehentasuna Altzola Elgoibar erdigunearekin lotuko dituen bidegorria da, erdigunera oinez etorri ahal izatea da bere lehentasun nagusia.
Beraz, EH Bildutik horren alde lan egitea lehentasuna izango da.
2. SAN ROKE (2019.04.04)
Kezka nagusiak: autopistako zaratak (goiko pisuei ez die panelak zarata kenduko / abiadura 80ra mugatzea izan daiteke aukera). Botelloiarekin ere arazoak (sua ere egin izan dute). Udala ez da auzora etorten azalpenak ematera, eta hori ere faltan botatzen dute. Aparkalekuak dira bere beste arazoetako bat.
3. SIGMA (2019.04.10)
Kezka nagusiak: irisgarritasuna. Zentzu bakarreko ibilbidea. Obra bat dago planteatuta auzoan, baina noizko? Tartean gauzak hobetu daitezke: ranpak, bankoak, barandillak, ... Parking publikoa 6retatik Beteta dago (beharra).
Lehentasunak:
Irisgarritasuna da Sigmako lehentasun Nagusia
4. URAZANDI (2019.05.02)
Kezka nagusiak: eskerrak eman dizkigute, 40 urtetan lehen aldiz alderdi politiko bat etorri delako auzokoen kezkak entzutera. Espaloiak oso gaizki daude (irristakorrak, solte, ...). Pertsona batzuk kalera joan behar izan dira bizitzera, Urazandin ezin zutelako jarraitu. Ehbildutik gure proiektua aurkeztu genuen.
Auzoko irteera-sarrerak? Istripu bat balego, auzoa blokeatuta geratzeko arriskua. Eskolako autobusen antolakuntza aztertu beharko litzateke. Ezin dituzte behean utzi? Aparkalekuak errespetatzea. Askotan espaloi gainean aparkatzen dira kotxeak, trafikoa zailduz.
Udaletik, idatzitako eskaerak askotan ez dituzte erantzuten.
Kontenedoreak irekitzeko zailtasunak.
5. SAN PEDROKO ETXEAK (2019.05.13)
Kezka nagusiak:
- Uren kanalizazio desegokia. Errepidetik datozen urak beheko etxeetara
sartzen dira (obra egin zenean ez zen konpondu)
- Espaloiak gaizki daude.
- Zebrabideak ez dira altuak, kotxeak azkar pasatzen dira.
- Kolunpioak dauden lekuan, hezetasun handia dago (erdiguneko haurrak ere
etortzen dira parte honetan jolastera).
- Udalak ez ditu bisitak egiten auzoak ikusteko?
- Aparkaleku arazoak daude hemen ere.
- Bizikletaz mugitzeko aukera gutxi dago
6. SANTA ANA KALEA (2019.05.14)
Kezka nagusiak:
- Zaborren edukiontziak ez dira egokiak. Errefusarenak sobran daude, eta
plastikoarena falta da.
- Aparkaleku arazoak. Batzutan motorrak ez dagokien lekuan egoten dira.
- Zebrabide batzuk aldapan daude eta zailtasunak daude umeen kotxeekin
pasatzeko, adibidez.
- Babes ofizialeko etxeen atzean dagoen parkea toki iluna da. Igogailua ez da
inoiz martxan jarri eta umeentzat arriskutsua da oso→Udalak ezin du beste
alde batera begiratu. Zerbait egin behar da.
- Auzoko irteera Bilbora joateko ez da egokia (poligonotik irten behar)
Auzoetako kezkez gain, Elgoibarko arazo orokorrak ere aipatu ziren bileretan, eta hauek izan ziren gehien errepikatu zirenak:
- Plazako umeak → Arriskua persona nagusientzat
- Zarata. Kontaminazio akustikoa herrian.
- Zaborrontziak falta dira
- Komunak falta (orokorrean)
- Hilerri zibilaren beharra Elgoibarren
- Aita Agirre→Lokalen banaketa besterik ez da egin

➢BALORAZIO OROKORRA
Ehbildutik balorazio ezin positiboagoa egiten dugu bilera hauena. Uste dugu Elgoibarko udala
elgoibartarrei bizkarra emanda ari dela lanean, eta hori aldatzeko unea da.
Elgoibartarrek utzikeria eta abandonu sentsazioa daukate udalaren partetik, beraien eskaerak, proposamenak eta kexak aintzat hartzen ez dituelako. Honek guztiak ondorio batera eramaten gaitu: aldaketa behar du Elgoibarko Udalak, udaletxeko leihoak ireki eta haize freskoa sartzea. Talde, ilusio eta proiektu berria behar du, elgoibartar guztiak entzun eta zainduko dituen alkatea eta Udala behar ditu gure herriak, inor baztertu gabe. Hori egiteko aukera dute elgoibartarrek igandean, maiatzak 26an. Ehbildu da Elgoibarren aldaketa egongo denaren berme bakarra. Ehbildu da alternatiba bakarra, eta aldaketa hori gero eta gertuago dago.
Ehbildutik konpromisoa hartzen dugu auzoz auzoko egitasmo honekin jarraitzeko. Oraindik auzo asko falta zaizkigu, baina jarraituko dugu egitasmo hau indartzen, herritarrei gerturatzen, uste dugulako denon artean eraiki behar dugula nahi dugun Elgoibar, atsegina, anitza, kulturan eta giroan aberatsa, herritarrak harro sentiaraziko dueña, denen beharrak asetzeko ahalegina egingo duena, ... azken finean, ... DENON ELGOIBAR !!!