AKTUALITATEA


| 2025-11-08 08:35:00

Urriko kronikan gai hauek azpimarratuko genituzke:

1-Altzolarako proposamena: Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduren ekimenez ebazpen bat onartu zen, Altzolako bizilagunei trenbide zerbitzurako sarbidea bermatzeko eta Elgoibarko Udalari zehazki auzoa berroneratzeko plan integral bat finantziatu eta garatzeko, 2026ko lehen hiruhilekorako.

2- Azterketa soziolinguistikoa: Elgoibarren oinarritutako azken ikerketa soziolinguistikoaren datuek erronka berriei aurre egiteko lanean jarraitu behar dugula adierazten digute, gure hizkuntzaren erabilera herrian hobetzeko, non politika publikoetaz gain guztion konpromiso indibiduala ere funtsezkoa izango den.

3-Auzoz-auzo: Gure azken bilera erdiguneko bizilagunekin izan genuen. Hauengandik jasotako ekarpen eta kezkak Udalera eramango ditugu, arazo puntualak kasu batzuetan, eta epe luzerako neurriak beharko dituztenak beste kasu batzuetan.

4-Herri ekimenak: Urriaren 5eko Kilometroak ospatu genuen, herritarrak euskarara jauzi bat egitera animatuz, baina bestetik, sindikatuek eta Gernika-Palestina plataformak deituta, Palestinako herriaren alde berriz mobilizatu behar izan genuen, herri honen kontrako genozidioa salatzeko.