Aurrekontuak egiteko prozesua ireki eta udal gobernuaren proposamena ezagutu eta aztertu ondoren, gure proposamenak aurkeztu genituen, luzamendurik gabe.
Proposamen horiekin, aurkeztutako proiektua hobetzen saiatzeaz gain, gure asmoa zen, ahal zen neurrian eta proposamen zehatzak aurkezteaz gain, kontinuista eta asmo gutxiko gisa baloratzen genituen aurrekontuei norabide bat ematea.
EH Bildutik uste dugu lehentasunezkoa dela aurrekontuei norabide eta zentzu bat ematea, benetako plangintza batetik abiatuta, udal eremu ezberdinetan nora, nola eta noiz iritsi nahi dugun zehaztu ahal izateko. (Beheko taulan EH Bilduk aurkeztutako proposamenak)
Kudeatzeko modu honek arazo zehatzei erantzun zehatzak emateko balio dezake, baina ez du balio hartutako neurriek epe ertain eta luzera izan ditzaketen ondorioak kontuan hartzeko.
Adibide argi bat dugu aurrekontu proposamen honetan: udalak aurrekontu-partida berriak sartu behar izan ditu lokal pribatuak lortzeko eta gaitzeko, gure elkarteen beharrak asetzeko. Izan ere, azpiegitura publikoak xahutzen joan da, herriaren errealitatea eta beharrak kontuan hartu gabe.
Bukatzeko, plangintza, guk ulertzen dugun bezala, herritarren parte-hartzea modu praktiko eta eraginkorrean bideratzeko tresna bat da, bai erabakiak hartzerakoan (lehentasunak, helburuak, baliabideak, egutegiak...), bai udal-kudeaketaren beharrezko kontrola eta ebaluazioa egiteko orduan. Horrela ulertzen dugu guk behintzat udal-kudeaketa.
Gauzak horrela, udal gobernuaren aldetik ez badago erantzun positiborik gure negoziazio eskaintzari ezin izango ditugu udal aurrekontu hauek babestu.
Eta ez dirudi egongo denik, udalak prentsan agertu denean adieraziz gure proposamenen zai daudela, guk aurkeztuak genituenean eta berehala atzera bota dituztenean.
Trantsizio ekosoziala:
Etxebizitza politika
Ekonomia publikoa
Azpiegiturak
|