Liburutegi publikoek eragin zuzena dute ikasleen eta orokorrean herritarren hezkuntza garapenean. Irakurketaren ohitura eta gozamena sustatzeaz gain, funtsezkoa da gure biztanleriaren hainbat sektoreetan euskararen garapena bermatzeko.
Hori dela eta, urte osoan zehar gutxieneko zerbitzu ordutegia bermatu beharko genuke, eskaintza herritarren beharrizanetara egokituz, baita abuztuan ere, elgoibartarrek hain funtsezkoa duten zerbitzua guztiz eskuratzen dutela ziurtatuz.
Prestakuntza eskakizunak gero eta zorrotzagoak dituen gizarte batean bizi gara, eta formakuntza mailak goranzko joera erakusten du, baita helduengan ere.
Urte osoan zehar (ez udan bakarrik) banatutako oporraldiak ohikoak bihurtu dira, ondorioz, handitzen ari da arrazoi desberdinengatik Elgoibarren geratzen diren herritarrak. Hala ere, gure liburutegi publikoko zerbitzua ez da oraindik errealitate horretara egokitu, nahiz eta herritarrek geroz eta gehiago erreklamatzen duten eskari bat izan.
Udal liburutegiaren kokapen aldaketaren aurrean, eta Aita Agirreko eraikinean 3,5 milioitik gorako inbertsioa egin ondoren, dagoeneko zerbitzu horren kalitatean hobekuntza nabarmenak igarri beharko genituzke, aldiz, gero eta herritar gehiagok aukeratzen dute inguruko beste liburutegietara joatea beren prestakuntza eta/edo irakurketa beharrak asetzeko.
Ukaezina da liburutegi publikoen funtzio soziala. Horren onurak, zalantzarik gabe, gizarteari eratortzen zaizkio eta lotura zuzena dute herritarren maila sozioekonomikoarekin.