AKTUALITATEA


| 2024-11-18 18:50:00

Etorkizunak aldaketa handiak dakartza. Larrialdi klimatikoa, zaintza krisia, etxebizitzaren arazoa... Orain arteko politikekin ezin zaie parean ditugun erronka sozial eta ekonomikoei irtenbiderik eman. Beharrezkoa da norabide argi bat planteatzea, eta Durango anitza denez, norabide hau partekatua izan beharko da.

Denbora luzez lantzen ibili ostean, norabide bat proposatuko du EH Bilduk, eta datozen hilabeteetan Durangoko herritar eta elkarteekin partekatuko du.

Durangar guztiei gonbidapena luzatzen diegu garai garrantzitsu hauetan etorkizuna erabakitzeko ariketan parte aktibo izateko.