Adreiluaren eredu zaharra eta Plan Orokor berri baten beharra
Egungo gobernu-taldeak eredu ezagun bati jarraitzen dio: mugarik ez duen desarrollismoa; udalerriaren erdigunean 18 solairuko dorreak eraikitzeko aurreko saiakeraren ostean, modua errepikatu gura dute orain Eguzkitzagoienan 342 etxebizitza eraikiz. Agerikoa denez, udalerriaren benetako beharrei erantzuten ez dieten erabaki eta garapen puntualen bidez gobernatu nahi dute, baina, zegatik ez dute abiatzen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, denon artean garapen horrek zentzurik duen aztertzeko eta erabakitzeko?
Jurangoko Hiri Antolamenduko Plan Urokorraren (HAPO) hasierako onarpenaren atzerap-enak nahita egindako paralisia islatzen du. 20 urte baino gehiago igaro dira azken HAPO-tik. Aurreko legegintzaldian plan berriarekin hasteko beharrezko izapideak egin ziren, eta hasierako onespenaren zain geratu zen. Orain, EAJ-PSEren gobernuak gelditu egin ditu izapide horiek, eta badirudi ez duela hasierako onespenarekin jarraitu nahi, horrela Eguzkitzagoienako hirigintza proiektu eztabaidatuaren garapena erraztuz. Izan ere, HAPOren hasierako onarpenak Eguzkitzagoienaren proiektua berriz aztertzea ekarriko luke.
Berdegune gutxiago
Durangok berdegune gehiago behar ditu biztanleen osasunerako. 30,127 pertsonako popu-lazioarekin eta 130,495m²-ko berdeguneekin bakarrik, gomendatutako estandarretatik urrun gaude. Klima-aldaketaren aurkako irizpideekin bat egin beharrean, berdeguneak murrizten eta gure ingurua zementuz betetzea proposatzen dute, Trenbide zaharraren lur-sailetan (aurreikusitako parkea % 40 murriztu nahi da) edo Mikeldi-Olazaranen kendu nahi diren berdeguneetan bezala. Eta orain, Eguzkitzagoienan, 42,198m² mendi erabili nahi di-tuzte etxebizitza berriak egiteko, gure ingurune naturala are gehiago konprometituz.
Beste eredu bat posible da
Durangoko EH Bildutik, 2/2006 Legearen 85. artikuluari jarraiki, Eguzkitzagoienaren hi-rigintza garapena bertan behera uztea proposatzen dugu, eta, garapen hori birpentsatze-ko Plan Orokorraren hasierako onarpena berehala egiteko eskatu ere. Gainera, hazkunde urbanistiko txikiagoko eredu bat proposatzen dugu; berdeguneak, zerbitzuak eta pertsona guztientzako bizi-kalitatearen hobekuntza lehenetsiz. Etorkizun berdeago eta iraunkorrago bat posible izateaz gain, beharrezkoa da gure komunitatearen ongizaterako.