Egoeraren irakurketa:
2022ko azaroan Eusko Jaurlaritzak Sorginola Gaztetxea eraitsi ostean, orduko udal gobernuak Garai Jauregia utzi zien gazteei, epe luzerako alternatiba topatu bitartean erabili zezaten. Orain dela aste batzuk udal gobernuak Garai Jauregitik bota ditu gazteak, abisurik gabe, gazteak kalean utziz.
Aurreko legegintzaldian Correosen eraikin zaharrarentzat kultur etxearen proiektua diseinatu zen, eta finantzazioa lotuta zeukan. Baina EAJ eta PSEk proiektua baztertu eta eraikina abandonaturik geratu zen berriro.
Gazteek abandonaturik zegoen eraikina okupatu dute gaztetxe bezala erabiltzeko.
EH Bildutik:
Asteburuan Alde Zaharrean egondako despliege polizialak sortu duen egoera onartezina dela deritzogu, eta ezin da errepikatu.
Ezin zaio gure herriko gazteen antolatzeko eta espazio propioa izateko aldarrikapenari mehatxu eta jazarpenekin erantzun. Mehatxu eta jazarpenak amaitu behar dira eta elkarrizketaren bidera berriro itzuli behar da.
Udal Gobernuari eskatzen diogu gazteekin eseri dadila eta gazteentzako espazio duin bat bilatzeko lan egin dezala.