AKTUALITATEA


| 2024-07-25 10:49:00
Durangon alokairua sustatzeko aukera on bat galdu dela uste dugu EH Bildutik. Udalaren jabetzako lurretan eraikiko diren etxebizitza tasatuak alokairura bideratzea proposatu zuen EH Bilduk, baina gobernuak baztertu egin du proposamena.
 
Bestalde, ordenantza honen arabera, etxebizitza tasatu hauek 290.000€ -rainoko prezioa izan ahalko dute. Hau da, etxebizitza tasatu hauek gaur egun eraikitzen diren etxebizitza libreak baino garestiagoak izan ahalko dira. 
 
Aukera galdu honen aurrean, EH Bildutik lanean jarraituko dugu herritarren etxebizitza eskubidea errealitate bihurtzeko.