AKTUALITATEA


| 2024-12-04 10:30:00

2025eko udal aurrekontuen negoziaketen harira argipen batzuk:

EH Bildu prest dago 2025eko Udal Aurrekontuak ahalbidetzeko, norabide berri baten aldeko konpromiso baldin badago. Horrela adierazi genien gobernuari eta komunikabideei orain dela hiru aste.

Minimoen akordio bat jarri genion Udal Gobernuari mahai gainean, bidea egiten hasteko, egutegi eta konpromiso zehatzekin. Trukean aurrekontuak ahalbidetuko genituzke gure abstentzioarekin. Aldeko botorik ez dugu planteatu, ez direlako guk egingo genituzkeen aurrekontuak eta abstentzioarekin nahikoa delako ateratzeko.

Gogoratu behar da gutxiengoan dagoela gobernua, eta bi aukera dauzka:

  1. Lehenengo aukera da EH Bildurekin norabide partekatua bilatzea eta aurrerapausoak ematen hastea. Edo
  2. Alderdi Popularreko zinegotziarekin jarraitu, ez aurrera ez atzera.

Bi aukerak kontrajarriak dira, eta gobernuak norabide baten aldeko apustua egin behar du.

Hurrengo loturan ikusi daiteke gobernuari mahai gainean jarri diogun proposamena:

Aurrekontu akordioa 2025 (EH Bilduren proposamena)