AKTUALITATEA

| 2025-11-14

Jarduera turistikoetarako lizentzien moratoria bete-betean, pisu turistikoak ezartzeko aurretiazko komunikazioak onartu ditu EAJ eta PSEren Udal Gobernu honek, nahiz eta 2023ko etenaldiak espresuki jasotzen duen horretarako debekua. EH Bildutik berretsi ahal izan dugu gutxienez bost pisu direla eta jabeak obra txikietarako bi eskaera baino ez zituela aurkeztu, nahiz eta, berez, berritze-lanak bost pisu independentetan egin diren. Egoera argitzeko interpelazioa aurkeztuko dugu batzordeetan, izan ere iritzi publikoari begira inork pisu turistiko berririk irekiko ez zuela esaten zutenean, jarduera horiek ezartzen jarraitu zuten atzeko atetik.