AKTUALITATEA

| 2026-02-11

Hitz hutsak eta konpromiso falta azaldu ditu etengabe Udal Gobernu honek Ekialdeko Barrutiarekiko. Egoerarekin kezkatuta gaude, eta EH Bildutik bat egiten dugu eragile eta elkarteek publikoki azaldutako ezinegonarekin. Hastapenetatik joera hau izan den arren, azken urtea bereziki larria izan da, eta urte galdua izan dela baiezta dezakegu. Ezinbestean bi neurri hartzea eskatzen diogu EAJ eta PSEri: aurrekontua kudeatzeko eta gauzatzeko eskumen gehiago izatea Barrutiko Batzarrak eta hau langilez hornitzea, hau da, teknikari propioak izatea.