EH Bilduk proposatuta, Etxegintzaren Administrazio Kontseiluan eztabaidatuko da Eusko Jaurlaritzari Infernua izenez ezagutzen den eremuan bi partzela ematea, etxebizitza babestu guztia, tasatua barne, alokairu-erregimenean izan dadin. Gainera, Donostiako Udalari lau milioi euro aurrezteko aukera emango lioke operazio honek.
EH Bildutik azpimarratu nahi dugu Etxegintzaren azken Kontseiluan planteatu genuen aukera honek Udal honen gehiengo aurrerakoiaren atxikimendua duela. Hala, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Donostiak apirilaren 14an egingo den Kontseiluan gai-zerrendan bi puntu sartzeko eskatu dugu: lehena, etxebizitza babestuaren eraikuntza esku pribatuetan uzteko proposamena bertan behera uztea; eta bigarrena, horren ordez, bi partzelak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari lagatzea, etxebizitza publiko guztiak Administrazioak sustatu ditzan eta, gainera, guztiak alokairu-erregimenean izan daitezen.
Gai ordena aldatu ezean, premiazko ohiz kanpoko bilera deitzea eskatzen da, goian aipatutakoa aztertu dadin.
EH Bilduren iritziz, albiste ona da hau Donostiarentzat, alokairuan babes publikoko etxebizitzaren aldeko apustu irmo hori bermatzen duen gehiengo progresista bat baitago. Eta bultzatzen diren politikak, gainera, onuragarriak direla ziurtatzea termino ekonomikoetan hiritarrentzat.
EH Bildun lanean jarraituko dugu etxebizitzen errentak bizikidetza-unitateen diru-sarreren araberakoak izan daitezen eta donostiarrek beren bizi-proiektua beren hirian egin ahal izateko aukerak sortzeko apustu sendoa egiten. Donostian dugun etxebizitza larrialdiaren baitan, funtsezkoa eta estrategikoa da interes orokorraren aldeko politika publiko ausartak bultzatzea, eta pausu hau norabide horretan kokatzen da.