AKTUALITATEA

| 2026-01-31

‘Plazatik’ dinamikak bi urte bete ditu eta dena abiatu zen plazara itzuli gara: Martutenera. Interes orokorra partikularren gainetik jarri, Donostia osatzen duten auzo eta auzuneei erreparatu eta entzuketa aktibotik horri bide ematea izan da gure egitekoa. Helburu nagusiak beteta, auzoetatik bira berria abiatuko dugu nobedade batekin: batzar irekiak izango ditugu auzo guztietan eta, bertan, herritarrek bere ekarpenak egiteko aukera izango dute.