AKTUALITATEA


| 2026-06-08 12:40:00

EH Bildurentzat albiste ona da, hasierako planteamenduan aurreikusten baitzen etxebizitza babestua eta dotazionala Egia auzotik atera eta Altzako Eraikuntza Institutura eramatea Aldakoenean etxebizitza libreak lehenetsiz. Horrela, periferian babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko joera betikotzen zen, egiatarrek eta donostiarrek beren auzoen bihotzean etxebizitza bat eskuratzeko aukera gutxituz.

Gogoratu behar da aurtengo otsailean Kutxa Fundazioaren Administrazio Kontseilura eraman zela lotura eteteko proposamen hori, eta aho batez onartu zela. Udal mailako planteamendua aldatzea falta zen eta bihar errealitatea izango da.

Beste behin ere argi geratu da EH Bilduren etxebizitza arloko diagnostikoak eta proposamenak egokiak eta onuragarriak direla hiri honetarako. Proposamen horiek interes orokorra eta donostiarrek etxebizitza bat eskuratzeko duten eskubidea bermatzen dute beti, etxebizitza horiek beren auzoan kokatzea ahalbidetzen duten politikak sustatuz eta bultzatuz.

EH Bildu poztu egiten da EAJk bere politika zaharkituak eta kontinuistak norabide egokian bideratu dituelako eta gizartearentzat onuragarriak diren proposamen arrazoizkoak onartzeko prest dagoelako, osoko bilkura honetan dagoen gehiengo aurrerakoiarekin bat eginez.