EH Bilduk Urumeako ibarrera eraman du gaur goizean bere hauteskunde kanpaina. Bertatik, Olaia Duartek, prentsari egindako adierazpenetan, auzoei zerbitzu publikoak ematearen garrantzia azpimarratu du, horien bidez komunitatea zaintzen delako eta espazio bakoitza duintzen delako.
Gaur goizean Alderdi Ederren egon gara, hemen biltzen direlako astelehenero Donostiako pentsionisten elkarteak, hauetako batzuk gurekin batera egon direnak. Olaia Duarte hautagaiak adierazi duenez, "bizitzaren prezioak etengabe igotzen ari diren garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa da pentsioak 1.080 euroraino iristeko laguntza osagarriak ezartzea"
Juan Karlos Izagirre alkategaiak Aietera eraman du gaur goizean udal hauteskunde kanpaina, auzotarrekin bildu da eta ibilbide bat egin du auzoko berdegunean zehar, bere hautagaitzako beste kideekin batera. Prentsaren aurrean egindako adierazpenetan argi utzi nahi izan du «urrats sendoak eman behar dituela larrialdi klimatikoaren aurrean», eta, alde horretatik, Izagirrek konpromisoa hartu du Donostian lurzoru berririk ez kontsumitzeko eta gure hiria inguratzen duen «eraztun berdea» babesteko, Antondegi eta Auditz-Akular espresuki aipatuz.
Donostiako hautagai Olaia Duartek, beste hautagai batzuekin batera, Intxaurrondo auzoan dauden udal eta foru baliabide sozial eta komunitarioak bisitatu ditu gaur. Bertan, Duartek defendatu du garaia dela «zaintza sistema publikoa indartzeko, eskaintza bizitza ziklo osora zabalduz».