Bizilagunek auzoaren erabakietan parte hartu nahi dute, eta legitimitate osoa dute egiteko, gainera. Udal Gobernuak bazituen «behingoz aukera errealak» auzoaren behar historikoei erantzuteko, eta zoritxarrez Jon Insaustiren Gobernuak ez du abagunea behar bezala aprobetsatu. EH Bilduren eskua luzatua dago elkarlanerako betiere herritarrak erdigunean jartzen badira eta haien mesedetan hartzen badira hartzen diren erabakiak.