Donostiaren egoerari buruzko diagnostiko zintzoa egiteko ez da gai izan Jon Insausti alkatea. Errelato partziala egin digu eta ondorioz planteatzen dituen erronka nagusiak ez dira zuzenak. Diskurtso polita bai, baina ez da sinesgarria. EH Bilduren aburuz, honen atzean betikoarekin jarraitzeko asmoa besterik ez dago, izan ere alkatea aldatu zuen EAJk orain dela urte bete, baina frogatu dugu Eneko Goia edo Jon Insausti gauza berbera direla: EAJ eta EAJren politikak.