'Bidean gara gehiago' lemapean egin dugu bat gure komunitatearekin, proiektu politiko kolektibo hau arrakastatsua izateko ezinbestekoa den militantziarekin. Legealdiaren ekuatorearen indar sinbolikoaz baliatu gara esker mezu bat zabaldu eta aurretik ditugun erronkak elkarrekin hartzeko dei egiteko. Herritarrak erdigunean jarri eta interes orokorra partikularren gainetik lehenestea da gure eredua, kezkak entzun eta jendartearekin konektatuz. Egindako bidea luzea izan da, urrats inportanteak eman ditugu, baina beste ahalegin bat behar dugu 2027an jauzi erraldoia emateko. Lidergoa hartzeko prest gaude Donostiak behar duen norabide aldaketa gauzatu ahal izateko.