AKTUALITATEA


| 2026-10-12 14:58:00

Argi dago elkarte memorialisten ekimenaren aurrean, eta EH Bilduk azken urteotan La Cumbre berreskuratzeko egin duen lan instituzionalaren aurrean, Jon Insausti alkateak publikoki ateratzera ‘derrigortua’ ikusi duela bere burua. Esan behar dugu honetan ere ez duela sinesgarritasunik, 2022tik bai Eneko Goia eta bai orain Insausti ere lagapenaren tramitazioa oztopatzen aritu baitira.

Lagapen hori, gaur egun, lau urte geroago, gauzatu gabe dago oraindik. Eta ez da gertatu EAJ ez dagoelako prest hiriarentzat ona den eta EH Bilduk 2022an bultzatu zuen akordio bat onartzeko.

Udal Gobernu honen opakotasuna salatu nahi dugu beste behin, Espainiako Gobernuak helarazitako eskaerak ezkutatu baititu, eta, beraz, bere funtzioak alde batera utzi ditu. Berriro diogu: Madrilek eskatutakoa bi egunetan kudeatu zitekeen.

Larria da alkateak ez betetzea EH Bilduk Giza Eskubideen batzordean, hau da, gai hau aztertzen eta lantzen den foroan eskatutakoa, hain zuzen ere, joan den hilean eskatu zitzaionean honen inguruko berritasunak partekatzeko gainerako talde politikoekin. Are larriagoa da, ordea, alkateak esku artean darabilen eta gaur komunikabideen bidez saltzen duen ustezko proposamena elkarte memorialistei helarazi ez izana.

Eta hori guztia gertatu da EH Bilduk berriro iniziatiba hartu eta joan den ostiralean gure udal taldeko bozeramaileak datorren astelehenean, batzordeetan, defendatuko dugun interpelazioa erregistratu ondoren. Eraikina berreskuratzeko beharra azpimarratzen dugu, La Cumbrek memoria historikoa berreskuratzen lagundu dezan eta Estatu indarkeriaren biktimak oroitu daitezen.

Datorren astelehenean, hilaren 19an, alkatea interpelatuko dugu udal batzordeetan. Hemen dago EH Bilduren ekimena irakurgai.