Kale egoeraren eta bazterkeriaren errealitate gordinak Donostia gainditzen du, eta irtenbideek begirada luzea eskatzen dute ezinbestean. Irakurketa integralak, ordea, ezin gaitu aldendu gaur eta orain eman daitezkeen urratsetatik. Debekuaren biharamunean EH Bilduk ekin zuen bide beretik, hirugarren sektorea barne hartuko duena udal mailako mahai baten eraketa proposatzen dugu. KASek, jakina, bertan egotea defendatzen dugu.