Groseko bizilagunen kasua ezagutu dugu, Bermingham, Zabaleta eta Segundo Izpizua kaleetakoa, kontratu mugagabeak dituzten hamarna bat familia, duela urte batzuetatik hona promotore baten presiopean bizi direnak beren etxeak uzteko eta erabat espekulatiboa den higiezin-proiektu bati bide emateko. Borondate politikoa badago, Udal Gobernuak bitartekari lana egin dezake, inplikatu egin daiteke eragiketa horien ondorioak saihesteko, izan ere ondorio horiek oso larriak direla uste dugu EH Bildutik.