Lau urte bete dira lagapenerako akordioa sinatu zenetik baina gaur egun ez da urratsik eman Alkatetza honek ez duelako borondaterik erakutsi. Alkateak ustez duen proposamenaren aurrean, honetan ere sinesgarritasunik ez duela herelazi nahi du EH Bilduk. Era berean, larritzat jotzen dugu aldez aurretik eragile memorialistei edukia helarazi ez izana, ezta gainontzeko alderdi politikoei Giza Eskubideen batzordean EH Bilduk horrela egiteko eskatu bazion ere duela aste gutxi. Hori baita dagokion foroa.