AKTUALITATEA

| 2025-11-28

Martuteneko Agustinos eraikinaren desalojoaren unea eta ondorioak zaindu behar ditu Udal Gobernuak, jada tentsionatuta dagoen arazoak okerrera egin ez dezan. Egoera lazgarria da: nora jo eduki gabe izango dira 100dik gora pertsona desalojoaren gau berean, negua hasi berri den honetan. Hala, bi eskaera egin dizkiogu zuzenean EAJ-PSEri: lehena, desalojoan tentsio uneak ekiditeko bitartekoak jartzeaz gain, 3. sektoreko langile eta erreferenteen presentzia eta parte hartzea ahalbidetzea. Bigarrena, kanporatuko dituzten pertsonei baliabideak eskaintzeko ardura hartzea. Zehazki jarri dugu mahai gainean La Sirena irekitzeko aukera.