AKTUALITATEA


| 2025-09-10 11:03:00

Sei hilabete igaro dira, martxoan, Kostaldeko Zuzendaritzak Donostiako Udalari zehapen-espedientea ireki zionetik, gaur egun Zmarek betetzen duen espazioa kudeatzeko orduan zenbait ez-betetze antzeman ondoren. Espediente horren ondoren, Udal Gobernuak ZOC izeneko aldi baterako enpresa-elkartearen kontrako espedientea ireki behar izan zuen. Hala ere, zehapen-espediente horretan, legez kontrako etekinaren balorazioak 2024ko irailaren 16tik aurtengo urtarrilaren 17ra bitarteko aldiari bakarrik heltzen dio.

Tokiko Gobernu Batzarrak duela gutxi hartutako erabakiari buruz ari gara. Akordio horrek bi zehapen onartu zituen arau-hauste oso larri bat eta larri bat egiteagatik, hurrenez hurren, eta zigor bat ezarri zuen iazko irailetik aurtengo urtarrilera bitartean legez kontra lortutako etekinagatik. Guztira, gure ustez, 170.000 euro horiek ez dute irregulartasunen aldi osoa estaltzen, eta baldintza-agirietan ezarritakoa erabat betetzera iritsi behar dute.

Hala ere, EH Bilduren iritziz, eta araudiak ezartzen duen moduan, konpentsatu beharreko legez kanpoko onurak ez-betetzeak gertatzen ari diren aldi osoa hartu behar du barne, baita sektoreak diru-sarrera gehien izan dituen garaia ere, eta, hain zuzen ere, kanpoan geratu dena (Aste Santua eta udako aldi osoa, besteak beste). Onartezina dena da etekinak lortzea legez kontra.

Udal Gobernuari azkartasuna eskatzen diogu erabakiak hartzeko garaian neurriak denboran luzatu ez daitezen eta legez kanpoko etekinak lortzen jarraitu ez dadin. Kasu hau publiko egin zenetik, EH Bildutik hainbat ekimen aurkeztu ditugu EAJ eta PSEren Gobernua estutzen zutenak gaian esku hartzeko. Galdera asko daude erantzuteke eta, horregatik, interpelazio bat erregistratu dugu hilaren 15eko batzordeetan eztabaidatzeko.

1.- Zergatik ez da adostu Zurriola hiribideko 41. zenbakian dagoen Zmare kudeatzen duen ZOC alde baterako enpresak 2025eko urtarrilaren 18tik legez kontra lortutako etekina ere baloratzea? Hala badagokio, egiteko asmoa dago? Ezezkoa bada, zergatik? Baiezkoa bada, noiz?

2.- Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko uztailaren 8ko ebazpenean adierazitako pleguen 8 ez-betetzeetatik, zein egoeratan edo betetze-maila dago horietako bakoitza?, gaur egun, legez kanpoko onura lortzen jarraitzen da?, hala badagokio, zer egiteko asmoa du Udal-Gobernuak?

3.- Udalak ordaindu al ditu eraikinaren inguratzailea zaharberritzeagatik hitzartutako 300.000 euroak? Hala badagokio, noiz?

4.- Gaur egungo espazioen erabileren banaketa bat al dator Udalak Jarduera Lizentzian baimendutakoarekin?