AKTUALITATEA


| 2019-10-10 19:36:00
  1. Gaur egon den Bozeramaile Batzordean ez da ezer adostu urrezko danborraren inguruan, ez hitzez, ez bozkatuz, ez omisioz. Are gehiago, Bozeramaile Batzordean argi geratu da udal taldeen artean ez dagoela adostasunik gai honen inguruan.

  2. Orain dela egun batzuk Eneko Goiak Urrezko Danborraz "gogoeta pausatu bat" egin behar zela adierazi zuen eta handik bi astera, gaur, proposamen itxi batekin etorri da. Bozeramaile Batzordearen ondoren, oposizioaren harridurarako, Gobernuak aldebakartasunez hartu duen erabakiaren berri ematen ari dira komunikabideetan, denon artean adostua izango balitz bezala.

  3. EH Bilduren iritziz, 2017ko edizioaren eskandaluaren ondoren, saridunaren aukeraketarako herritarren partaidetza sartu izana norabidea onean emandako pausua izan zen. Parte hartzea handitzeko eta sustatzeko prozedura hobetu daitekeela uste du EH Bilduk, baina ezin da berriro itzuli gutxi batzuen arteko erabakietara. Izan ere, Udal Gobernuak proposatu duena da Bozeramaile Batzordean erabakitzea, eta ez badago adostasunik, herri galdeketara eramatea. Azken finean politikarien eskuetan erabakiko da, eta ez donostiarren artean. EH Bildu kontra azaldu da.

  4. Eneko Goiaren helburua Urrezko Danborraren saria suntsitzea bada, lortzen ari dela esan beharra dago. Urtetan izandako prozedura hankaz gora jarri ondoren 2017ko edizioan, eta galdutako prestigio berreskuratzeko norabide onean gindoazela uste genuenean, berriz ere dena hankaz gora jartzea erabaki du, aldebakartasunez, Eneko Goiak.