- Unean uneko kudeaketaz harago, gai honek aurreikuspena eta begirada osoa behar ditu. Horregatik eskatzen dugu Gizarte Zerbitzuen Erankunde arteko Organoa bildu dadin. Hau da, dauden markoak baliatzera dei egiten dugu. Gogorarazi behar dugu iragan abenduan formalki EH Bildutik Gizarte Zerbitzuen Erankunde arteko Organoa biltzeko eskaera egin arren, momentuz ez dugula erantzunik jaso.
- Orain arte esan dugun moduan, horrelako operazio bat egiteko ezinbestekoak dira aurreikuspena eta gardentasuna, horrek ematen dituelako bermeak segurtasunaren, duintasunaren eta eskubideen ikuspuntutik. EH Bildutik gure ardura izan da Udal Gobernuari planifikazioa eta koordinazioa exijitzea, eta hala egin dugu. Zentzu honetan, hirugarren sektorearen ikuskaritza eta parte hartzea eman behar zirela uste dugu. Esan behar dugu, tamalez, ez dela horrela izan.
- ‘Martutene eredua’ kontzeptu gisa erabiltzea zalantzan jartzen dugu orduko operazioak ere izan zuelako zer hobetu. Honekin lotuta, esan behar dugu Martutenen eman ziren baldintza batzuk Herrerako kasuan ez direla ziurtatu; hirugarren sektoreko langileen parte hartzea, adibidez, ez da eman. Halaber, jakin badakigu pabilioi horretan bizi ziren pertsona bakan batzuk baina ez dituztela kontaktatu Udal Gobernutik: baliabideak eta asmoak motz gelditu direla uste dugu. Hala, zera eskatzen dugu: oraindik deia jaso ez duten pertsonak kontaktatzeko ahalegina egitea.
- Alkateak iragarri zuen bezala bost pabilioi horietatik hiru eraitsi egingo badira, data zehatzik eskaini gabe, EH Bildutik dei egiten dugu aurreikuspenez lan egitera, planifikatzera eta etorriko denari aurre hartzea, orain dugulako horretarako aukera. Berriki nabarmendu genuenez, eraisketa datarik gabe iragarri eta titular huts batean uzteak ziurgabetasuna baino ez dio eransten.
- Herrerako desalojoa astelehen honetan gauzatuko zela jakin genuenetik, EH Bildutik arduratik eta konpromisotik aritu gara, eta gure prestutasuna agertu diogu Udal Gobernu honi informazio zuzena eta gardena eskatuz. Edonola, eta tamalez hemen ere, beharrezkoak ziren datuak denboran behar bezala ez dira ailegatu, ez hirugarren sektoreko langileei, ezta pabilioi horretan babesa zuten pertsonei ere.
- Gure prestutasuna adierazi nahi dugu betiere aipatutako baldintzak ematen badira: planifikazioa, aurreikuspena eta herritarren duintasuna. Aurrera begira, EH Bilduren ardura izango da, orain arte bezala, egoeraren jarraipena egitea, datorrenari aurrea hartzen saiatzea eta planifikazioan hirugarren sektorea eta bertako langileen eskakizunak entzun eta txertatzen direla bermatzen saiatzea.