AKTUALITATEA


| 2019-07-08 16:43:00

Zuzendari moduan duen kalitatea alde batera utzita, jakina da Woddy Allenen aurkako salaketa oso larriak daudela. Woody Allenen alabaordeak, Dylan Farrow, 7 urte zituela sexu gehiegikeriak egin zizkiola salatu du publikoki. Salaketa hori dela eta, Estatu Batuetako eta beste herrialdetako mugimendu feminista “Dylan, nik sinisten dizut” lemapean kanpaina batean murgilduta dago.

Horren ondorioz, Woody Alleneren azken filmaren estreinaldia bertan behera geratu da, Amazon multinazionalak berarekin ekoizteko aurreikusita zeuzkan hiru film ere bertan behera gelditu dira eta ez du lortu bere memoriak argitaratzea. Zentzu berdinean, Allenekin lan egin izanaz damutu dira aktore asko: Mira Sorvino, Ellen Page, Eva Rachel Wood, Greta Gerwig, Susan Sarandon et abar. Are gehiago, “Vicky, Cristina, Barcelona” -Mediapro produkzio-etxekoa ere- filmaren protagonista izandako Rebeka Hall berak filmaren errodajean irabazitako dirua zimena munduan izandako eraso matxistak salatzeko lanean ari diren elkarteei eman die.

Eta gertukoagoa da Asturiaseko mugimendu feministak 2018an egindako salaketa. Oviedo hirian Woody Allenek duen estatua kentzeko eskatu zuen “omendua izateko arrazoirik ez dagoelako”.

Eneko Goiak hau dena kontuan hartu ez eta Woddy Allenen aldeko harrera ofiziala egitea erabaki du. Gainera, ez ohiko trataera jasoko du Allenek, Donostian grabatzen diren beste filma askoren kasuan ez baita horrelako harrerarik egiten.

Eneko Goiak, Mediaprorekin batera, antolatu duen harrera lekuz kanpo dago, eta, horregatik, Donostiako EH Bilduko zinegotziok ez dugu parte hartuko.