AKTUALITATEA


| 2020-04-11 11:06:00

Joan den asteburuan Intxaurrondoko kuartelean ekitaldi bat egin zuten hainbat gorputz polizialek, tartean Donostiako Udaltzaingoak. Ekitaldiak oihartzun politiko eta mediatiko handia izan zuen, eta hainbat sektoretatik salatu zuten. Izan ere, aitortza publiko ofizial horrekin zauritu egin da kuartel horretan urteetan tortura basatiak jasan dituzten donostiar askoren sentsibilitatea. Europa osoan torturatutako pertsona gehien dituen zentroetako batean egin zuten ekitaldia; eta Eusko Jaurlaritzak berak aitortu du Guardia Zibilak ere milaka pertsona torturatu zituela.

Albistearen berri izan ondoren, Donostiako EH Bilduk hainbat galdera egin zizkion Eneko Goia alkateari, Udaltzaingoaren parte-hartzearen arrazoiak eta erabaki hori Donostiako Giza Eskubideen Batzordeari kontsultatu edo jakinarazi gabe nork hartu zuen jakiteko. Gure ustez, ekitaldi horrek sufrimendu handiagoa eragin die justizia nahi duten eta gatazkaren behin betiko konponbidean aurrera egin nahi duten pertsona askori.

Atzo egindako Bozeramaileen Batzordearen bilkura telematikoan, Eneko Goiak ez zuen eskatutako informazioaren berri eman. Erantzukizunak saihestera mugatu zen, ez zuen gertatutakoa argitu eta ez zuen Udaltzaingoaren parte-hartzearen inguruko azalpenik eman.

Udaltzaingoak, udaleko beste edozein langilek bezala, zeregin batzuk ditu eta, azken batean, Tokiko Gobernuaren menpe dago. Eta Tokiko Gobernuaren arduradun nagusia alkatea da, kasu honetan, Eneko Goia. Alkateak udaltzainak ekitaldira joan zirela jakin eta ahalbidetu bazuen, edota Udaletik agindu bazuten, Donostiako herritarrek hori jakiteko eskubidea dute. Era berean, Donostiako herritarrek eskubidea dute jakiteko udaltzainek zergatik egiten dioten aitortza ofiziala Guardia Zibilari, gure hirian torturaren biktima izan diren pertsona askoren sentsibilitatea zaurituz. Oso larria da Eneko Goiak honen inguruko azalpenik ez ematea.

Udaltzaingoak, beste edozein udal langilek bezala, zeregin batzuk ditu eta, azken batean, Tokiko Gobernuaren menpe dago. Eta Tokiko Gobernuko arduradun nagusia alkatea da, kasu honetan, Eneko Goia. Alkateak ekitaldiaren berri izan bazuen eta bertaratzea ahalbidetu bazuen, edo Udaletik agindu bazuten, Donostiako herritarrek hori jakiteko eskubidea dute. Era berean, Donostiako herritarrek eskubidea dute jakiteko zergatik egiten dio Udaltzaingoak aitortza ofiziala Guardia Zibilari, gure hirian torturaren biktima izan diren pertsona askoren sentsibilitatea zaurituz. Oso larria da Eneko Goiak horri buruzko azalpenik ez ematea