AKTUALITATEA


| 2024-01-25 10:58:00

Gaur goizean, Donostiako Udal Gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk, Gros auzoko Nafarroa Etorbidean zuhaitzak mozteari buruz EH Bilduk eta Elkarrekin  Donostiak aurkeztutako urgentziazko interpelazio bat eztabaidatu ahal izatea atzera bota dute.

Aurreikusi gabeko mozketa honek kezkatzen gaitu: gardentasun falta salatzen dugu eta auzoan sortutako ondoezarekin bat egiten dugu.

EH Bilduren ustez, urgentzia justifikatuta dago, are gehiago mozketak Okendo-Alde Ategorrieta Ulia lurzatiari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren Ingurumen Dokumentu Estrategikoaren aurka egiten duela baieztatu ondoren. 2022ko urtarrilean idatzitako plan honek, landaredia babesteko neurrietan, hau dio: «Obrak hasi aurretik, zehaztasunez balizatuko da afekziorik gabe geratu behar duen landaredia, bai eta inausketek eragin diezaieketen zuhaitzak ere, moztea saihesteko».

Jasota dago, halaber, «inausketak modu selektiboan egingo direla, lan-espazioa inbaditzen duten adarrei bakarrik eraginez eta horiek ateratzea eta/edo urratzea saihestuz. Inausketak egitean, alferrikako kalteak saihestuko dira».

Baina adierazgarriena da nola urratzen de beste atal bat, aste honetan Groseko Nafarroa  Etorbidean gertatutakoa ikusita. Izan ere, ingurumen-dokumentuak ‘landaredia babesteko neurriak’ ere jasotzen ditu, zehazki «kendu behar ez diren zuhaitzoinak
babesteko neurriak, eta eraginpeko azaleraren ertzean kokatzen direnak. Makinen kontrolik gabeko mugimenduak edo beste edozein gertakarik eragindako balizko kalteen aurrean, enborrak babesteko luzetarako taulamendu bat jarriko da».

EH Bilduk azalpen bat eskatzen du mozketaren arrazoiak eta baldintzak argitzeko. Ez gara konformatzen aurrerago zuhaitz kopuru bera landatzearekin.