AKTUALITATEA


| 2021-10-25 14:21:00

Eneko Goiak beste aurrera pausua emango du bihar bere gobernantza ereduaren joera antidemokratikoan. Izan ere, biharko Tokiko Gobernu Batzordean aldaketa garrantzitsu bat onartuko da, udal-jardueran funtsezkoak diren lanpostu batzuk izendatzeko prozedura aldatzeko eta orain arte egiten zen lehiaketa publikoa ezabatzeko. Zehazki, prozedura berri honek idazkariaren, kontu-hartzailearen eta diruzainaren kontratazio-prozesuak aldatuko ditu.

Oso aldaketa kezkagarria da, Idazkaritzak, Donostiako ROPen arabera, “autonomoa” izan behar duelako, une bakoitzean dagoen gobernu-taldearen kolorea edozein dela ere. Gainera, Idazkaritzak lege aholkularitza eman behar dio Osoko Bilkurari, oposizioari barne, ez bakarrik Gobernuari. Ez dakigu bere interesekin bat datorren norbait izendatzeko erabiliko duen Eneko Goiak aldaketa hau.

Aipatu behar da lanpostu horietako batzuk bete gabe gelditzear daudela, egungo titularren erretiroagatik.

Orain arte, lanpostu horiek betetzeko sistema lehiaketa bidezkoa zen. Baina EAJk eta PSEk biharko Tokiko Gobernu Batzordera eramango duten akordio-proposamenaren arabera, “kontuan hartuta lanpostu horiek eginkizun berezi, garrantzitsu eta konplexuak dauzkatela esleituta, komeni da hornikuntza sistema gisa izendapen askeko sistema ezartzea”.

Aipatu lanpostuak funtsezkoak dira udal gobernu jardueran, hauen irizpideak erabakigarriak baitira arau, ordenantza eta abarren legezkotasuna ziurtatzeko. Eta lanpostu horiek betetzen dituzten pertsona zehatzak oso garrantzitsuak dira, udal desberdinetako idazkarien arteko irizpide kontrajarriak ez baitira gutxi izaten.

Eta ez da ahaztu behar ordenantzek, arauek eta abarrek herritarrentzat oso garrantzitsuak diren gaiak arautzen dituztela. Zentzu honetan, gogoratu behar da gaur egungo udal-idazkariaren sinadura funtsezkoa izan zela 2018ko martxoan pisu turistikoen ordenantzaren “legezkotasuna” onartzeko, nahiz eta bistan zen epaitegiek bertan behera utzitiko zutela, azkenean ikusi dugun bezala.