AKTUALITATEA


| 2020-07-07 12:38:00

Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du Donostiako Udalaren eta Sociedad Vascongada de Publicaciones SAren arteko hirigintza-hitzarmen bat jendaurrean jartzea, Diario Vascok Igaran dituen instalazioak hartzen dituen partzelaren zati handi baten hirigintza-birkalifikazioa egiteko.

Hitzarmenaren bitartez "higiezina bizitegirako birkalifikatzea adosten da, 17.725 m2-ko etxebizitza eraikigarritasunarekin". Dirudienez, helburua sustapen libreko 170 etxebizitza eraikitzea da, % 20 sustapen pribatuko araubide orokorreko Udal etxebizitza tasatuak, hau da, etxebizitza babestuen artean modalitaterik garestiena. Ez dago aurreikusita baliabide gutxien dituzten kolektiboei zuzendutako babestutako etxebizitza publikorik.

EH Bildu udal taldeak ofizialki eskatu dio Donostiako Udal Gobernuari Hirigintza Hitzarmena, eta zehatz-mehatz aztertuko dugu.

Hala ere, aurreratu dezakegu birkalifikazio urbanistiko honen bidez El Diario Vasco-k milioi euro asko irabaziko dituela. Eta oso adierazgarria da etxebizitza eskubidearekin lotutako arazo gehien dituen euskal hirian metro karratu bat ere ez erreserbatu izana kolektibo behartsuenei zuzendutako etxebizitzak eraikitzeko. Hau da, etxebizitza eskuratzeko premia handiena duten pertsonentzat ez da etxebizitzarik aurreikusten.

EH Bilduren iritziz, gure hirian dagoen etxebizitza-larrialdiko egoerarekin bateraezina da Eneko Goia alkateak horrelako hitzarmen bat onartzea. Izan ere, interes publikoa izatea ezinbestekoa da Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren edozein aldaketa onartzeko.