AKTUALITATEA


| 2021-09-24 11:46:00

Gaur, irailak 24, nazioarteko mobilizazio eguna deitu du “Fridays for future” kolektiboak planetaren defentsan. Donostiari dagokionez, gogoratu behar da bi urte igaro direla hiriko larrialdi klimatikoaren adierazpena Osoko Bilkuran onartu zenetik, eta urte eta erdi, berriz, Tokiko Gobernu Batzarrak adierazpen hori egin zuenetik, haren ondoriozko zenbait ekintzarekin batera.

Beraz, bada garaia Larrialdi Klimatikoaren Adierazpenarekin batera egin ziren ekintzak ezartzen hasteko. Udal politiken erdigunean bizitza, edo bizitzaren iraunaraztea jartzeko unea da. Hiriak konpromiso sendo bat itxi behar du, lur berriak ez okupatzeko, egungo berdeguneak mantentzeko eta birika gisa balioko duen gerriko berde batean blindatzeko, pairatzen ari garen larrialdi klimatikoari aurre egiteko. Premiazkoa da berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea. Beraz, ez dugu ulertzen berdeguneekin amaitu nahi duten proiektuak sustatzea, hala nola Antondegi, edo ibilgailu pribatuz garraiatzen laguntzen duten proiektuak, hala nola erdiguneko eremu batean aparkaleku berri bat eraikitzea, San Bartolome, edo Marrutxipin hirirako sarbide berri bat.

Eta hau ez dugu guk esaten. Aditu nagusiek alerta gorria aipatzen dute, itzulerarik gabeko puntu bat. Eusko Jaurlaritzako Aldaketa Klimatikorako Zuzendari Adolfo Uriarte ere, honela mintzo zen iragan abuztuan:

“Tampoco hay que esperar al 2025: desde ya todo debe hacerse integrando una perspectiva de cambio climático. La adaptación y la mitigación requieren acciones de todo tipo (...) Se trata de trabajar en reducir la vulnerabilidad del territorio a los efectos del cambio climático.”

Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak besteak beste naturan oinarritutako irtenbideak bultzatu nahi ditu, udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten "erresistentzia" areagotu eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-onurak ekarriko dituztenak. Tokiko eskalan, espazio berdeen eta urdinen azalera handitzea esan nahi du, hiri-espazioetan eta hiri-inguruetan lehengoratzea eta modu jasangarrian kudeatzea, aldi berean hiri-ekologizazioko prozesua sustatuz eta gizartea klima-aldaketarekiko erresilientea den hiri-ereduranzko trantsizioan integratuz.

Era berean, garrantzitsua da gogoratzea Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den uztailean aurkeztutako datuak, Gipuzkoako klima-aldaketaren gaineko eraginari eta kalteberatasunari buruzkoak. Bertan, mendearen amaieran, gure hondartzetako azalera lehorraren % 40 desagertzeko eta ordurako itsas maila 40 eta 70 zentimetro artean handitzeko aukera aurreikusten da.

Horregatik guztiagatik, bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko, eta Donostiako udal talde politikoek norabide horretan konpromiso irmoa hartu ahal izango dute, datorren osteguneko osoko bilkuran eztabaidatuko den mozio hau onartuz::

“Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Udal Gobernuari uko egin diezaiola Larrialdi Klimatikoaren Adierazpenean jasotako jardun-bide eta ekintzak urratzen dituen edozein proiekturi”