AKTUALITATEA


| 2021-11-18 13:08:00
  1. Ukaezina dela arazo bat dagoela Mandaskoaren Dukearen kalean, Blas de Otero plazan, Tabakalera inguruan eta abarrean. Eta erabat ulergarria dela bertako bizilagunen, dendarien eta ostalarien kezka eta haserrea. Alde horretatik, Donostiako EH Bilduk elkartasuna adierazi nahi die mehatxuak, eraso fisikoak, irainak edo lapurretak sufritu dituzten guztiei.

  2. Era berean, elkartasun bera adierazi nahi diegula duintasunez bizitzeko oinarrizko beharrak asetuta ez dituzten herritarrei, duela urtebetetik, Donostiako Udal Gobernuak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharko lizkieketen baliabide sozialak ematen ari zaizkien boluntarioei eta elkarteei (Harrera Sarea, Sos Arrazakeria, elikadura taldeak…). Egian, segurtasun eta bizikidetza arazo baten aurrean gaude, eta herritar guztien premiak asetuta eta eskubide guztiak bermatuta etorriko da irtenbidea (segurtasun eskubidea, elikadura eskubidea, bizitoki eskubidea…). Eta horretarako, esku hartze soziala indartzea ezinbestekoa da. Ez dugu ulertzen, horregatik, zergatik ez dioten erantzuten arazo horri, era integral batean, Donostiako Udal Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

  3. Azken hilabeteotan Eneko Goiaren gobernuak hartutako zenbait erabakik arazoa areagotu besterik ez dutela egin. Batetik, kale egoera arrisku nabarmenean dauden hainbat pertsona haien bizitokietatik inongo alternatibarik eskaini gabe kaleratu izana (Moraza, Infernua, Firestone…). Bestetik, Abiadura Handiko Trenaren geltokia egiteko lanetan, behin-behineko pasarela segurtasun aldetik edo puntu kritikorik ez sortzeko neurriak hartu gabe jarri izana (lurpeko pasabideak zituenak bezalakoak).

  4. Horrexegatik, gogoeta egiteko eta arazoari konponbide integrala emateko lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu nahi diola Donostiako EH Bilduk Eneko Goiari.

  5. Erabat onartezina dela PP arazo honetaz egiten ari den erabilera alderdikoia. Eta are onartezinagoa, kolektibo osoak jopuntuan jartzeko eta mezu xenofoboak zabaltzeko erabiltzea, PP egiten ari den bezala. PNV-PSOEren Udal Gobernuaren jarrera ere kezkagarria da, isil-isilik baitago PPren erabilera maltzur horren aurrean. Donostia xenofobiarik gabeko hiria izateko konpromisoa hartu dugu, behin baino gehiagotan, udal taldeok eta konpromiso horrekin koherenteak izatea eskatu nahi du EH Bilduk.

  6. Bizikidetzarekiko gure konpromisoa berretsi nahi dugula, eta gure prestutasun osoa adierazi nahi diegula eragile guztiei arazo hau, elkarbizitza parametroetan, konpontzen laguntzeko.