AKTUALITATEA


| 2019-09-24 12:06:00

Eraikinaren egoerari buruzko txosten teknikoak eskatu dituzte hiru taldeek eta, hala ere, PNV-PSOEko Gobernuak ez du eskatutako dokumentazioa entregatu nahi. "Informazio-eskaerak arauzko prozedurei jarraiki egin dira, eta, beraz, txosten horiek ez emateak zinegotzi eta udal-talde gisa ditugun eskubideak urratzen ditu. Sintomatikoa da hiriko gobernuak udal teknikariek egindako edo Udal honek eskatutako eta donostiar guztien diruarekin ordainduta dauden zenbait txosten ezkutatzea. Zergatik ezkutatzen da txosten publiko bat hiriko eraikin adierazgarrienetako bati eragiten dion gai sentikor bati buruz? Horrek guztiak Eneko Goiak Arte Ederren eraistea baimentzearen aldeko apustua egiten duela pentsatzera eramaten gaitu", amaitu dute hiru udal taldeek.

Gogora dezagun 2019ko apirilaren 24an SADEk Urbieta kalean dagoen Arte Ederren eraikina partzialki eraisteko baimena eskatu zuela. Espedientea eskatu zenean, arauz ezarritako ubidearen bidez, oposizioko taldeek egiaztatu zuten espedientean ez zegoela Hirigintza Iraunkorreko Departamentuaren txostenik; era berean, Udalak Pedro Ponce de León arkitektoari, egituretan aditua, eskatutako txostena eta, joan den abuztuaren 29az geroztik Udal Gobernuaren esku dagoen kanpo-txostena ez zegoela ere egiaztatu zuten. Txosten hauei dagokienez, Hirigintza Jasangarriko zinegotzi ordezkari den Nekane Arzallusek batzordean kopiarik ez zuela emango esan zuen, txosten hauek aldaketak jasan zitzaketela argudiatuta.

Ricardo Burutaranek, Mikel Lezamak eta Haizea Garayk, hurrenez hurren EH Bilduko, PPko eta Elkarrekin Donostia-ko ordezkariek, prentsaurrekoan baieztatu dutenez, "informazioa modu hain arduragabetuan ezkutatzen denean, Eneko Goia hiriko alkatea aterpean jartzen denean bere isiltasunarekin eta “Bellas Arteseko” etorkizunerako funtsezko informazioa eta txostenak bere bulegoko kajoi batean gordetzen denean, agian, txosten eta azterketa horien emaitza ez zaizkiola gustatzen aditzera ematen ari da. Donostiarroi eta talde politikooi informazioa ezkutatzen ari zaigu eta instituzio bezala izan behar duten gardentasunari muzin eginez, opakutasun batean sartzen ari dira. Gaian adituek egindako azterketak eta ebaluazioak dira. Donostiar guztiok sarbidea eduki beharko genuke informazio hontara, bai erakunde honetako langile teknikoak eginak direlako bai diru publikoekin ordaindu direlako; Pedro Ponce de León-i egindako eskaeraren kasuan esaterako. Beraz, exijitzen dugu Eneko Goiak politika ilun hau alde batera uzteko eta berehala argitaratzeko bai udal arkitektoen txostena bai Pedro Ponce de Leónek egina. Bestela, serio aztertuko dugu zein bide hartu."

Hiru alderdien uztez, “Eneko Goiaren jarrera irregularrak Udal Gobernuak Urbieta kalean dagoen eraikin enblematikoa eraisteko baimena aztertzen ari dela pentsatzera eramaten gaitu. Gure ustez, Donostiak Bellas Artes eraikina galtzeko benetako arriskuan dago epe laburrean. Horregatik, gaur egun, gure aniztasunetik berretsi nahi dugu legeak babesten duen eta hiriaren ondare historiko eta arkitektonikoaren funtsezko atal bat den eraikin hori mantentzeko konpromisoa. Eta Eneko Goiak, hiriko alkate gisa, konpromiso hori publikoki har dezala eskatzen dugu ”, adierazi dute.