AKTUALITATEA


| 2019-12-04 12:06:00

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiak azaroaren 27an emandako epai batek, Zubieta kaleko pisu bati buruzkoak, hankaz gora jarri du etxebizitza turistikoak legeztatzeko Udal Gobernuak eraikitako egitura juridiko guztia. Auzitegiek erabilitako argudioek arrazoia eman diote EH Bilduk hasieratik esandakoari: ordenantza batek ezin du HAPOaren kontra joan.

Epaiaren ondoren, atea irekitzen da kaltetutako edozein partikularrek edo bizilagunen komunitate interesatuak errekurritzeko Plan Orokorra urratuz Udalak emandako baimenak. Beraz, erabilera turistikoko pisuen ordenantzaren segurtasun juridikoa oso ahula da eta Udalak erantzun bat eman behar du.

Hori dela eta, Plan Orokorra betetzen ez duten pisu turistikoei baimen gehiago ez emateko exijitzen dio EH Bilduk Udal Gobernuari. Plan Orokorrak ezarritakoa bete gabe baimenak emateak ondare-erantzukizunak hartzea ekar dezake, eta horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake Udal Ogasunean.

Ordenantza berriaren aterkipean irekitako 800 etxebizitza turistikoei dagokienez, Plan Orokorra betetzen ez badute, emandako baimenak berrikusi egin litezke.

Hori guztia dela eta, behar-beharrezkoa da pisu turistikoen ordenantzaren erreforma abian jartzea, Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrera (HAPO) egokitzeko. Eta, horren ondorioz, erabilera turistikoko etxebizitzetarako baimen berriak ezin dira eman.

Epai horretan, epaileak Donostiako pisu turistikoen ordenantzaren 14.2 artikulua aztertu du, honako hau ziurtatzeko:

El concepto concreto impugnado de la Ordenanza Municipal es contraria a la ordenación pormenorizada contenida en el propio Plan General de Ordenación Urbana, y ello porque el artículo 59.2.1.E (…) ‘Condiciones generales de implantación de usos autorizados’ referido a los ‘Usos terciarios de carácter hotelero’ establece como: ‘Criterios de implantación en plantas altas ubicadas por encima de las anteriores: - Se autoriza la implantación de usos hoteleros en esas plantas siempre que ninguna de las ubicadas por debajo de la última en la que existan y/o se pretendan implantar los mismos esté destinada o se proyecte destinar a uso residencial (…); disposición de carácter general que es transgredida por la regulación contenida en el artículo 14.2 de la Ordenanza, lo cual establece una excepción al requisito de que no exista o se proyecte uso residencial por debajo del solicitado de vivienda turística que encuentra acomodo en la regulación contenida en la ordenación pormenorizada del Plan General de Ordenación Urbana. Por el referido motivo considero que, en efecto, el artículo 14.2 de la Ordenanza es nulo de pleno derecho”


Baina hau ez da berria, arrazoi bera erabili zuen EH Bilduk ordenantzari egindako zuzenbidetan Gogora dezagun orduan hitzez hitz esaten genuena:

Ikuspegi juridikotik, Ordenantza honek talka egiten du Plan Orokorrarekin (PO), eta PO hierarkikoki edozein ordenantzaren gainetik dago. Ezin da izan, alde batetik, jarduera ekonomikoek lehen solairuko araua bete behar dutela POn ezartzea eta ordenantzan justu kontrakoa ezartzea, bizilagunak bizitzeko ez diren erabilerak ezartzeko, hala nola pisu turistikoetarako.

Orduan, Udal Gobernuak EH Bilduren zuzenketak baztertu zituen, baina orain epaile bat EH Bilduri arrazoia ematera dator.

Horregatik guztiagatik, Eneko Goia alkatearen premiazko agerraldia eskatzen dugu, epai honen ondorioak azal ditzan, eta baita erabilera turistikoko pisuen kudeaketaren arloan emango dituen pausoak ere, gutxi batzuen interes partikularren gainetik interes orokorra lehenesten has daitezen.