Tamalez, Amurrio eta Trapagaraneko Tubos Reunidosen iragarritako kaleratzeak etorri berriak ziren. Amurrioko eta Trapagarango lantegien ekoizpena oso lotuta zegoen Trumpen muga-zergen politikaren ondorioz geldirik geratu diren AEBrako esportazioekin. EBk Trumpen Gobernua negoziatzeak edo haren mende jartzeak tamaina horretako ondorioak ditu.
Elkartasuna adierazi nahi diegu langileei eta familiei.
Industria-enpleguen galera Meatzaldearen desindustrializazioan beste urrats bat izango litzateke. Erakundeek industria aurreratuaren aldeko apustua egin behar dute, eskualdea merkataritza eta logistika-guneak eraikitzera bideratu beharrean
Erakundeen arteko lankidetza eskatzen dugu, enpleguak galtzea saihesteko, zorra berriro negoziatzeko eta laguntza berriak gaitzeko, betiere industria-plan bat izatearekin eta enpleguari eustearekin lotuta.
EH Bildutik komunikazio zuzena ezarriko dugu enpresa batzordeekin egoeraren jarraipen zuzena egiteko eta konponbideak bilatzeko. Herrialde gisa erantzutea tokatzen da, lanpostuak mantentzearen alde egitea eta industriaren aldeko apustuan aurrera egitea.