EH Bildu tributu-neurri buruzko Foru Arau proiektuaren erabat kontra agertu da, Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantza Saileko diputatuak, gaur Batzar Nagusietan eskainitako azalpenak entzun ostean.
Berrojalbiz diputatuaren agerraldiak sortu duen eztabaida, neurri handi batean, diputatu nagusiak ekainean Madrilen "Bizkaia invierte" aurkeztu zuenetik gobernukideen artean sortutako krisian oinarritu da. Arantza Sarasola EH Bilduko batzarkideak gogorarazi duenez «ekainean diputatu nagusia den Elixabete Etxanobek Madrilen “zerga iraultza” aurkeztu zuen baina guk ez baitiogu iraultzailetik ezertxo ere topatzen, ez osasun sistema pribatizatzeari, ezta administrazioaren errekaudazioa murriztuz gutxien dutenen kontura gehien dutenei etengabe pizgarri fiskal berriak emateari».
Batzordeak “mamia handia” duela esan du Sarasolak, «ez, beharbada, Ogasun Sailak egindako aurkezpenagatik, baina bai, ordea, agian gaurko batzordean Alderdi Sozialistako edo EAJko kideen azalpenek argitu ahal izango digutelako zein den egoera. Ustekabean -gaineratu du batzarkide subiranistak- gaur diputatu nagusiak Madrilen aurkeztu zuen “zerga iraultza” bera, bere osotasunean aurkeztu diguzue».
EH Bilduren ustetan Foru Arau proiektua ez da batere berritzailea eta asmo guztiz pribatizatzailea du. Sarasolak gogora ekarri du EH Bildu sakoneko ereforma fiskala proposatu zuela igaz, baina hori ez da horrela