AKTUALITATEA


| 2023-02-15 19:18:00

Iker Casanovak eta Maria del Ríok EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak eta Bilboko alkategaiak, hurrenez hurren, etorkizunari begira dituzten erronkei,erantzukizunez eta ilusioz” aurre egingo dietela adierazi dute, izan ere, jakin badakite, zeregin horretan “EH Bilduko militanteak alboan dituztela, haiek dira egunero lanean daudenak beren udalerriak eta auzoak hobeak izan daitezen”.

Iker Casanovak eta Maria del Riok EH Bilduko militanteek egiten duten lan izugarria goraipatu dute, alderdi soberanistaren Bilboko egoitzan egindako solasaldi batean. Bertan, hautagaitzak aurkezteko arrazoiak, bi hautagaiek orain arte Bilboko auzoetan eta Bizkaiko herrietan izandako bileren eta topaketen balorazioa eta etorkizunari begira dituzten erronkak azaldu dituzte.

Casanovak eta Del Riok auzoetan eta herrietan egindako topaketek izandako harrera ona azpimarratu dute, eta adierazi dute asko izan direla norbanakoen zein kolektiboen proposamenak, ideiak eta ekarpenak, “guztion artean Bilborako eta Bizkairako norabidea aldatzeko”.

Zuen lan militanteari esker, EH Bildu alternatiba bakarra da merezi dugun Bilbo eta Bizkaia lortzeko. Abante!”, nabarmendu dute.