AKTUALITATEA


| 2024-04-19 10:57:00

Trapagaran eta Bizkaiko jendearengana zuzendu nahi dut” esan du gaur Iker Casanovak, “EH Bilduri inoiz botoa eman ez dioten pertsonengana: Zure botoak, hemen eta orain, aldea egiteko boterea du, zurea etorkizun hobe baten aldeko botoa da eta zure botoa Aldaketa bultzatzeko aukera bat da. Egiazkoa da eta posible da. Egin ezazu posible”.

 

Trapagan burututako ekitaldian, hauteskunde hauetan jokoan dagona azaldu du Bizkaiko EH Bilduko bozeramaileak: “Iragana irudikatzen duen tandemak Espainiako eskuinari euskal politika baldintzatzeko eta behar dugun etorkizuna baldintzatzeko boterea ematea edo ez. Abertzale sentitzen diren pertsonen bakardadea nabarmena da, eta are gehiago batzuen proiektu politikoa kosta ahala kosta besaulki eta prebenda alderdikoiak mantentzera laburbiltzen denean”.

 

Ima Garrastatxu bere aldetik kanpainan zehar herriz herri ikusi duen “ilusioa, ikusi dudan indarra, gogoa, eta ikusi dudan poza” gogora ekarri du.. “Horixe delako EH Bildu. Familia handi bat, herri hau eraldatu nahi duen familia handi bat. Ikaragarrizko lana ari gara egiten eta 21etik aurrera ezer ez da berdina izango. Argi izan, lanak bere emaitzak emango dituela”.