AKTUALITATEA


| 2024-09-18 11:47:00

Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza duten gainerako talde politikoei dei egin die EH Bilduk batzarkide taldeak, herrialdeko hondakinen egungo kudeaketa hobetzeko akordioak lortu ahal izateko. Plan integrala aberasteko zuzenketak aurkeztu ahal izatea espero du EH Bilduk.

Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan Integrala (BHPKPI 2030) jasoten dauen Foru Arau proiektua batzordean tramitau da,

Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plan Integrala (BEPGRB 2030) txertatzen duen Foru Arauaren proiektua, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko batzordeak izapidetu du gaur. Planak hondakinen sorrera %15 murriztea eta sortutakoen 5 kilogramotik, 4,9 berreskuratzea aurreikusten du.

«Kontinuista eta konformista» izan arren, EH Bilduk osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki du, eta, Raul Mendez EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, «edukia hobetzea eta zuzenketa partzialen bidez haren garapen eta jarraipen egokia bermatu ahal izatea» nahiko genuke. Mendezek gogorarazi du joan den ekainean EH Bilduk aurreratu zuela «partitura ondo bideratuta dagoela, baina interpretazioan akats nabarmenak daude. Tresnen artean deskoordinazioa antzematen da eta asmoak eta helburuak lortzeko moduen artean desoreka dago».

EH Bilduren iritziz, PIPGRB 2030 «inguruko eredu eta legeetara egokitzen saiatzen da, baina anbizio falta nabaria da». Egungo egoerari erantzuteko pentsatuta dago, esan du Mendezek, «justu kontrakoa egin beharko lukeenean, etorkizunera begiratu eta jasangarritasunaren arloan dauden beharretara egokitzeko».

Hurbilketaren bat egon daitekeen arloen artean aipatu daiteke kudeaketa udalerrietara eramatearena, kontuan izanik biztanle-kopurua edo hondakinen sorrera portzentaia; zatikien tratamenduan aurrerapenak sustatzen dituzten neurriak, eta baita ere satez ateko sistema bat ezartzea merkataritza-eremuan edo egoitza-zentroetan.