AKTUALITATEA


| 2025-06-30 09:51:00

Legegintzaldi erdiaren balantzea

 

Iker Casanova: «Ideiarik gabeko gobernu baten aurrean gaude, erronka globalen aurrean irakurketarik egiten ez duena, lidergorik gabekoa, eta horrek kezkatzen gaitu mundua bizkortzen ari delako eta Bizkaia geldirik geratzen ari delako».

 

«Gobernuaren iragarki handiek, hala nola, Lamiakoko subflubiala edo Guggenheim Urdaibai proiektuak, aurreko etapetatik jasotako politikei erantzuten diete, eta ez dute ikuspegi estrategikorik teknologia, klima eta mugikortasuna bezalako esparruetan eraldaketa globalak azkartzeko».

 

Etorkizun ekonomikoa

 

«Bizkaiak industriaren aldeko apustua egin behar du, jarduera horrek ekonomia sendoagoa, balio erantsia eta kalitate handiagoko enplegua sortzen baitu. Lurralde honek galdu duen eta berreskuratu behar dugun eredua».

 

 

Klima-aldaketa-Garraio eredua

 

«Batzar Nagusietako azken kontroleko osoko bilkuran, Garraio diputatuak adierazi zuen onartu behar dugula, gustatu ala ez, auto gehiago egongo direla errepidean, eta haien lehentasuna, gure ustetan, izan beharko litzateke egunero mila auto errepidetatik ateratzea eta hori bultzatzeko beharrezkoa den modelo bat sustatzea».