AKTUALITATEA


| 2025-07-03 15:45:00

EH Bilduk positibotzat jo du Sonia Perez Garraioko, Mugikortasuneko eta Turismo Iraunkorreko foru diputatuak Bizkaibuseko lineak indartzeko iragarri duen proposamena. Iker Casanova bozeramailearen hitzetan, «garraio publikoa indartzeko urrats garrantzitsua da, funtsezko elementua baita mugikortasun iraunkorraren paradigma berrian».

 

 

Urtean 3.700.000 €-ko balioa duten egiturazko errefortzu horiek 2028ra arte egongo dira indarrean, orduan sartuko baitira Bizkaibusen lizitazio berrian. Hori guztia posible izango da Foru Gobernuak eta EH Blduk 29 neurriri dagokienez Bizkairako lortu zuten aurrekontu-akordioan jasotako partiden handitzeari esker, guztira 33.000.000 €, eta horietatik 8.400.000 € Bizkaibuseko lineak hobetzeko erabili behar ziren.

 

Aipatutako aurrekontu-akordioan jasotako neurri esanguratsuenetako bat da, eta datorren ikasturtearen hasieran jarriko da abian.