Gorka Elejabarrieta eta Oihana Etxebarrieta izan dira gaur, Durangon, Karol Suárez aurkezle gisa, EH Bilduk eskeinitako ekitaldi politikoan.
“Igande honetan, gure botoekin, ziurta dezakegu Pernando Barrena nafarra izango dela euskal ahotsa Bruselan “ esan du Elejabarrietak. “Nafar bat Euskal Herriaren eskubide sozial eta nazionalen enbaxadore eta defendatzaile gisa. Gernikako seme-alabak gara -nazio antifaxista eta bakezale gisa irudikatzen gaituen sinboloa-, eta igandean gure botoak Euskal Herria kontinente zahar honen bihotzean marrazteko balio behar du”.
.
Oihana Etxebarrietaren esanetan, bestalde, “ez dago ultraeskuindar on edo txarrik. Eta eskuindarrek, espainiarrak, europarrak edo euskaldunak izan, ez dituzte klase herrikoiak defendatzen; gutxi batzuen pribilegioak babesten dituzte bakarrik. Hori agerian geratzen da etxebizitza luxu bihurtzen denean eta pertsonen eskubideak gutxi batzuen interesengatik sakrifikatzen direnean”.