AKTUALITATEA


| 2026-01-21 09:51:00

Bizkaiko Batzar Nagusiek Aparkabisako instalazioen elektrifikazioaren bigarren fasea arintzeko eskatu diote gaur Aldundiari, proiektua 2027an gauza dadin. EH Bilduren ekimenez, proposamenak EAJ, PSE, PP eta Podemosen babesa jaso du.

 

Raul Mendez batzarkide subiranistak joan den azaroko osoko bilkuran emandako eztabaida gogoratu du Bizkaibuseko unitate elektrikoen kopurua esponentzialki handitu behar dela ondorioztatu zelarik, eta baita horiek kargatzeko sare bat herrialde osoan garatu behar dela ere, autobus berrien funtzionamendua bermatu ahal izateko.

 

Horregatik, gaur onartutako mozioaren bigarren puntua, zeinaren bidez Aparkabisari agintzen baitzaio garatu litezkeen karga-azpiegituren azterketa egitea, Bizkaibusen deskarbonizazioa ziurtatzeko zerbitzua emateko egungo eta etorkizuneko eremuetan, kokapen estrategikoak eta eskualde-izaerako nodo intermodal berriak barne.

 

«Gaur lortzen dugun akordio honekin, Bizkaiak iraunkortasun iraunkorrago baterantz egiten du, Bizkaibuseko autobus zerbitzuaren elektrifikazioaren bultzadari esker. Hasierako urratsa da», esan du Raul Méndezek.

 

Bestalde, EH Bilduk aurkeztutako bigarren mozio bat atzera bota dute Batzar Nagusiek. Jarduera ekonomikorako foru espazio publiko berrien eskaintza indartzea eskatzen da mozioan, Bizkaiko eskualdeetan Enpresa Zentroak Elkartegiak programaren babespean, udal plangintzetan identifikatutako lurzoru industrialak eta jarduera ekonomikoak hirigintzaren aldetik garatuz sare sozioekonomikorako aukera gune gisa.

 

Proposamenak barne hartzen du urtero Elkartegiak Enpresa Zentroen Programak enpleguan eta eskualdeko garapen ekonomikoan duen eraginaren ebaluazioak egitea, enpresa txiki eta ertainak eta enpresa interesatuak erakartzeko programa espezifikoak bultzatuz.