EAJ/PNVk eta EH Bilduk Mundakako aurrekontuak onartu dituzte, lortutako akordioari esker, eta bide batez, garbiketaren eta zabor bilketaren lizitazioa aurrera ateratzeko adostasuna lortu dute.
Bi alderdiek elkar ulertzeko gaitasuna eta hurbiltzeko ahalegin zintzoa erakutsi dute, eta udalerriaren interesa lehenetsi dute beste desberdintasun batzuen gainetik.
Azpimarratu behar dugu kaleko garbiketarako kontratu berria martxan jartzearen garrantzia, izan ere, bi alderdiek lortu dutelako udalerrirako hobekuntza garrantzitsuak dakarren akordioa ez zela bideragarria aurrekontuak onartu gabe, udal kontuei zuzenean lotuta dagolako.
Lortutako akordioa elkarrizketa eraikitzaile baten emaitza da, seriotasunez eta errespetu instituzionalarekin garatua, eta herritarrei benetan axola zaizkien gaiei lehentasuna ematera bideratua. Talde bakoitzaren hasierako asmo guztiak jasotzen ez baditu ere, oreka-puntu bat da, bi aldeen lehentasunei behar bezala erantzuten diena.
Akordio horri esker, zerbitzu publikoen garapena, udalerriaren egonkortasun ekonomikoa eta proiektu estrategikoen sustapena bermatzen dira, Mundakako herritarren konfiantza indartuz erantzukizunez eta elkarrizketarako gaitasunez jokatzen duten erakundeengan.