AKTUALITATEA


| 2026-06-03 09:23:00

Bizkaiko EH Bilduko alkateek gobernu lanak zuzentzen dituzten udalerrietan indarrean dauden esperientziak, erronkak eta proiektuak partekatu dituzte, datorren urtean lanean jarraitzeko konpromisoa berretsiz. legegintzaldiaren amaierara arte proposatutako ekimenak eta erronkak burutuz.

 

 

Galdakaon egindako bileran, Iñigo Arriandiaga bertoko alkateak EH Bilduk alkatetza duen 41 udalerrietako gobernu taldeek egindako lan handia izan du hizpide -456 zinegotzi ditu EH Bilduk Bizkaian-, «urtebete honetan hainbat dira martxan jarri eta garatutako proiektuak eta baita ere bukatu beharrekoak. Burubelarri jarraituko dugu gure auzokideen bizi baldintzak hobetuz eta herri bizigarriak eraikiz. Horretarako eman ziguten konfidantza gure auzokideek eta horretan izango gara. Bizkaian posible egingo dugu».

 

 

Eneritz Azpitarte, Zaldibarko alkateak, esan duenez, «gu ez gaude hauteskundeei begira. Guk argi daukagu oraindik urtebete daukagula lanean jarraitzeko. Eta urte horretan hartutako konpromisoak eta proiektuak errealitate egingo dutugu, auzokideen konfidantza arduraz bueltatuz».